Atari hau, zerbitzu honen erabiltzaileak diren i2basque-ren afiliatutako zentro desberdinetan garatzen ari den ikerketaren emaitzen multzora atzitzeko puntua da.
Tresna honek hiru funtzionaltasun nagusi eskaintzen ditu:
Tresna hau Ikerbasque Fundazioaren science.eus ikerketarako ataritik lotuta dago, zehazki, menu nagusiko Ekoizpen zientifikoa eremutik.
IKERTZAILEENTZAKO:
Ikertzaile bakoitzak, bere ikerlari ibilbidearen datu esanguratsuenak aurkezten dituen orrialde bat du.
Argitalpenak, kronologikoki eta dokumentu motaren arabera antolatuta:
- – Zuzendutako doktorego tesiak, eta parte hartutako tesi epaimahaiak
- – Parte hartutako proiektuak
- – Beste ikerlariekin izandako kolaborazioak erakusten dituen atala
- – Adierazleak, JCR eta SJR artikulu guztien laburpen bat erakusten da, kuartilaren eta Scopusen jasotako aipuen arabera bilduta
- – Actividad académica, recoJardun akademikoa, ikerlariak zuzendutako ikasketa amaierako lanak jasotzen ditu
Informazio bibliografikoaz gain, informazio gehigarria eskaintzen da, hala nola, beste datu baseetan autore orrietara estekak, autore identifikatzaileak (ResearchID, ORCID), eta posible denean, testu osoetara estekak.
Ikerlari bakoitzak, atarian duen profila eguneratu dezake, oraindik azaltzen ez diren argitalpenen erreferentziak gehituz, edota bere argitalpenen testu osoa igoz, zeinak tresnak berak eskaintzen duten normalizaturiko errepositorio instituzionalean ( OAI-PMH protokoloak betetzen ditu) gordeta, eta dauden errepositorio sareei lotuta (OpenAIRE, OpenDOAR, e.a.), geratzen diren.
Atariaren bidez igotako testu oso guztiak berrikusiko ditu ikerlariaren zentroak lan hauetarako duen arduradunak, eta zentroak figura hori izan ezean, i2basque arduratuko da zuzenean (open.science@i2basque.eus). Beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak izanez gero, sarbide irekian argitaratuko dira, horrela ez bada, dagokion enbargo epea aplikatu zaie, epe hauek preskribatutakoan sarrera irekian geratuko direlarik. Hala ere, ikertzaileak berak, bere dokumentua igo aurretik artikulua argitaratu duen aldizkariaren politikak kontsulta ditzazke bere testua irekian argitaratu dezaken egiaztatzeko, edo horretarako zenbat denbora itxaron behar duen ikusteko, eta bitartean, bere artikulua irekian argitaratu ezin duen bitartean, pre-print bertsio bat argitaratu nahi duen erabaki.
Ikertzailearentzako, orientazio modura, aldizkariek Open Acess-aren inguruan duten jarreraren arabera antolatzen dituen sailkapen bat dagoela aipatu nahi dugu, eta hemen kontsultatu daiteke.
Ikertzailearen sarrera plataforman duen profilera:
Ikertzaileak, atarian identifikatuz, bere profila editatzera sar daiteke, horretarako, pantailaren goikaldean, eskuinaldean, kokatuta dagoen «IDENTIFIKATU» botoia sakatu behar dut.
Jarraian, RedIRIS-en SIR zerbitzua irekiko da, bertan identifikatu dadin. Ikertzaileak bere zentroa aukeratu behar du, eta bere izen eta erabiltzaileak erabili behar ditu.
Behin barruan egonda, pantailaren goiko eskubiko ertzean, ikertzaileak bere buruaren argazkiaren gainean klikatu behar du (edo ikonoan argazkirik gehitu ezean), eta bere argitalpenetara sartzea ahalbidetuko dion menu bat irekiko da. Bertatik, ere profilaren ediziora (non bere datuak eguneratu ahalko dituen; datu pertsonalak, argitalpen eta datuak gehitu edo ezabatu), edo bere ekoizpen zientifikoaren informeak sortu ahalko dituen, CV normalizatua sortzea ahalko duelarik ere.
Jarraian, ikertzaileak zenbait tutorial aurkituko ditu, bere erabiltzaile profiletik egin daitezken oinarrizko operazio garrantzitsuenak egiten lagunduko diotenak:
1→ Ikerketaren Atarian ez dagoen argitalpen bat nola gehitu
2→ Nola sartu argitalpen baten testu osoa Ikerketaren Atarian
3→ Ekoizpen zientifikoaren informeak nola sortu eta esportatua
Atariarekin lotutako arazo edo zalantzaren bat baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan: open.science@i2basque.eus