Euskadi, erreferentea zientzia kuantikoan

Martxoak 18an, Jokin Bildarratzek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Donostian superkonputagailu kuantiko baten eraikuntza gauzatzeko hitzarmena sinatuko du IBM-rekin New York-en. Ikerbasque Fundazioaren eskutik Ibaetan eraikitzen ari diren eraikuntza berrian kokatuko dute IBM-ren Quantum System One superkonputagailua, eta IBM-k munduan konputazio kuantikorako duen seigarren nodoa izango da.

Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaborazioa

i2basque Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaboratzen ari da. Orain gutxi abian jarri da bere plataforman euskarara itzultzen diren kateak automatikoki dagokien testuinguruan ikusi ahal izateko aukera. Mahara, portfolio elektronikoak sortu eta talde-lana ahalbidetzeko tresnak eskaitzen dituen software libreko plataforma bat da.