Euskal hezkuntza sistemaren digitalizazio planean i2basque-n ekipoen berriztapena jasotzen da.
Kategoria: Berriak
Ikerlanek konexio puntu berria du
Ikerlanek Oronarekin Galarretan konpartitzen duen i2basque-ko konexio puntua utzi, eta bere propioa jarriko du abian.
Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaborazioa
i2basque Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaboratzen ari da. Orain gutxi abian jarri da bere plataforman euskarara itzultzen diren kateak automatikoki dagokien testuinguruan ikusi ahal izateko aukera. Mahara, portfolio elektronikoak sortu eta talde-lana ahalbidetzeko tresnak eskaitzen dituen software libreko plataforma bat da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila eta Elías Querejeta Zine Eskola. Ongi etorriak!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila i2basque-ra afiliatu berri da, eta bere eskutik, Elías Querejeta Zine Eskola ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, Elias Querejeta Zine Eskola 2017. urtean jaioa da, espiritu suhar eta berritzaileaz beterik; bere helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta […]
ZubiGune gure afiliatuetara batu da
ZubiGune Fundazioari ongi etorria ematen diogu! Afiliatu berri den erakundea da. ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, enpresen, Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearen eta zentro teknologikoen arteko aliantzatik sortutakoa, gure ingurunearen garapen teknologikoan eta sozialean inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren aldeko konpromisotik. Batasun horrekin, egia bihurtu da aspaldiko asmo bat: egiten den ikerkuntza ardatz dadin […]
Ikergune, i2basque-ren afiliatu berria
Aste honetan Eusko Jaurlaritzak afiliazioa eman dio Ikergune zentroari. Ikergune A.I.E. Etxe-Tar Taldeko I+G+b unitatea da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agente gisa akreditatua, eta 2008an sortu zen ikerketa eta garapenaren aldeko apustu bereizgarri gisa, negozio, sektore berrietan bideak irekitzeko helburuarekin. eta teknologiak. Ikergunearen eginkizuna merkatuaren beharren eta taldearen ikuspegi industrialaren arteko lotura izatea […]
Red.es eta Ikerbasque-ren arteko hitzarmena
2021eko urriaren 9ko BOEak i2basque-ren Enbor Sarea zabaltzea ahalbidetuko duen hitzarmena argitaratzen du. i2basque-k RedIRIS-ekin hiru konexio zuzen gehiago izango ditu eta Presentzia Puntu (PdP) berri bat ezarriko du Eibarren.Zuntz optikozko konexio hauek i2basque-ren enbor sarearen nodoen artean 100Gb segundurainoko jarioa ahalbidetuko du, RedIRIS-ekin konexio zuzena izanik: Leioa (Bizkaia), Donostia-San Sebastián eta Eibar (Gipuzkoa), eta […]
Konputaziorako nodo berriak
Hilabete honetan sinatu da 111 konputazio nodo berriren erosketa formalizatzen duen kontratua. Nodo hauek Infiniband konektibitatea dute, eta bakoitzak 48 core eta 96GB RAM dituzte. DIPCren azpiegiturari gehituko zaizkio, eta laister martxan jarriko dira.
Deustuko konexioaren hobetzea
Deustuko unibertsitatea, bere Bilboko campusean, 1 gigabit segunduko konexioa izatetik, 10eko bi izatera pasa da, BGP protokoloarekin, eta Donostiako ESTE campusean ere laister egingo dute aldaketa bera. #deustu