Azaroaren 7an i2basque sarearen ekipoen berriztapenaren esleipena sinatu zen ICA SISTEMAS Y SEGURIDAD, S.L. enpresarekin, 450.123,88 euro gehi BEZ-arengatik.
Kategoria: Berriak
i2basque-n ekipamenduaren berriztapenerako lizitazioa
2022/09/08-an, i2basque sarearen ekipamendua, DELL/Pluribus teknologiarekin berriztatzeko lizitazioa argitaratu genuen. Kontratazio plataformaren URL-a ondokoa da: https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso333883/es_doc/index.html
HYPERION
Hyperion superkonputagailu berria montatzen hasi dira DIPCn. Atlas baino hiru aldiz potentzia handiagoa du, eta Euskal Herriko ikertzaileei kalkulurako gaitasuna eskainiko die. #Supercomputation #IKURStrategy
GEANT (GN4-3N)
GEANT (GN4-3N) sare berriak Bilbo inguruan presentzia-puntu bat du eta Triesten pizten da. Informazio gehiago: https://network.geant.org/gn4-3n/
Sistemen administrari lanpostua
Sistemen administraria zara eta lan bila zabiltza? Zatoz gure ekipora! LinkedIn-eko lan eskaintza honen bitartez bidal diezazkiguzu zure datuak: https://www.linkedin.com/jobs/view/3146017425/
Euskal Hezkuntza Sistemaren Digitalizazioa
Euskal hezkuntza sistemaren digitalizazio planean i2basque-n ekipoen berriztapena jasotzen da.
Ikerlanek konexio puntu berria du
Ikerlanek Oronarekin Galarretan konpartitzen duen i2basque-ko konexio puntua utzi, eta bere propioa jarriko du abian.
Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaborazioa
i2basque Euskadiko Mahara komunitatearekin kolaboratzen ari da. Orain gutxi abian jarri da bere plataforman euskarara itzultzen diren kateak automatikoki dagokien testuinguruan ikusi ahal izateko aukera. Mahara, portfolio elektronikoak sortu eta talde-lana ahalbidetzeko tresnak eskaitzen dituen software libreko plataforma bat da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila eta Elías Querejeta Zine Eskola. Ongi etorriak!
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila i2basque-ra afiliatu berri da, eta bere eskutik, Elías Querejeta Zine Eskola ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, Elias Querejeta Zine Eskola 2017. urtean jaioa da, espiritu suhar eta berritzaileaz beterik; bere helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta […]
ZubiGune gure afiliatuetara batu da
ZubiGune Fundazioari ongi etorria ematen diogu! Afiliatu berri den erakundea da. ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, enpresen, Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearen eta zentro teknologikoen arteko aliantzatik sortutakoa, gure ingurunearen garapen teknologikoan eta sozialean inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren aldeko konpromisotik. Batasun horrekin, egia bihurtu da aspaldiko asmo bat: egiten den ikerkuntza ardatz dadin […]