EDUKIAK (CMS, LMS)

EDUKIAK (CMS, LMS)

Interneteko edukien kudeaketarako software-ak; CMS (Edukien Kudeaketarako Sistemak) eta LMS (Ikasketaren Kudeaketarako Sistemak), komunikazioarako, talde lanerako, formakuntzarako, laguntza eta dokumentaziorako tresna oso polifazetikoak dira. Gure helburua, i2basque-i afiliaturiko erakundeen artean Open Source kudeaketa sistemak zabaltzea da, horretarako, instalazio, edukien egituraketa, eta metodologietan lagunduz.

JARDUNEAN DAUDEN ZERBITZUAK

Moodle

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu birtual edo erdi-presentzialak laguntzeko ikastaro kudeatzailea.

Mahara

Portolio elektronikoa eta sare soziala, bizitzan zeharreko ikasketa prozesuak garatzeko aproposa da, hara nola, ebaluazio formatiboa, curriculum vitae elektronikoa sortu, edota talde lana errazteko ere.

PROTOTIPOAK

Ondarea

Omeka-S erabilita eraikitako argazki errepositorioa.

Iturriak

Digitalizatu gabe dauden lanen itzulpen eta transkribapen kolaboratiboa egiteko MediaWiki-a. Bi bertsio dauzkagu, bata gastelerazko lanentzat, eta bestea euskaraz idatzita daudenentzat.

Open Journal System (OJS)

Aldizkari digitalak argitaratzeko zerbitzua.