Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila eta Elías Querejeta Zine Eskola. Ongi etorriak!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila eta Elías Querejeta Zine Eskola. Ongi etorriak!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola saila i2basque-ra afiliatu berri da, eta bere eskutik, Elías Querejeta Zine Eskola ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, Elias Querejeta Zine Eskola 2017. urtean jaioa da, espiritu suhar eta berritzaileaz beterik; bere helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta begiratu integrala duten eta errealitate zinematografiko berriak (laboralak, kontzeptualak, kreatiboak, profesionalak) sortzeko gai diren zinemagileak sustatzea.

EQZE gauzatzen da bere kontzeptualizazioa eragiten ari diren hiru eragileen ezagutza arloetatik abiatuta. Hiru erakundeok dira: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia eta Tabakalerako kultur proiektua. Eskolak Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan du egoitza, erakunde horiek dauden eraikin berean.

Eskolaren garapenean inplikaturik dauden erakundeak ez dira irakas-mundukoak, erakunde zinematografikoak baizik. Horretatik dator sustatzen ari diren eskola ere proiektu zinematografikoa izatea funtsean: proiektu pedagogikoaren forma duen proiektu zinematografikoa. Horregatik, EQZEk ez da eskaintza formatibo anitzen bilduma bat, baizik eta proiektu pedagogiko bakarra, graduondoko hiru programa biltzen dituena: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza. 2019 urtetik eskolaren ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) berezko masterrak dira.

Eskolaren jatorriak eta kokalekuak, zinemari buruz duen ideiak eta irakaskuntza proiektuak aparteko kasu bihurtzen dute nazioarte mailan, baina eragotzi gabe, horrexegatik beragatik, euskal zinemaren laborategi estetiko eta profesional bihurtu ahal izatea ere.

Utzi erantzuna