Hyperion inauguratu da, estatuko hirugarren superkonputagailu eraginkorrena

Hyperion inauguratu da, estatuko hirugarren superkonputagailu eraginkorrena

Donostiako International Physics Center (DIPC) zentroan izandako “Hyperion” superkonputagailuaren inaugurazioak Euskadirentzako mugarri bat ezarri du, superkonputazioan, Espainiako eskualde aintzindarien artean kokatuz.

Hyperion estatuko hirugarren superkonputagailu potenteenean bihurtu da, eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko ikertzaileei ematen die zerbitzua.

14,000 nukleo eta 150 TB RAM memoriako kapazitatearekin hasiz, eta 30,000 nukleo eta 300 TB arte hazteko egitasmoarekin, Hyperionen eraikuntza, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak zientzia-komunitatea bere egitekoa aurrera eramateko tresna eta azpiegiturez hornitzeko estrategia orokorraren barruan txertatzen da.

i2basque-k superkonputagailuaren instalazioarekin kolaboratu du, azpiegiturari 111 nodo emanez.

Utzi erantzuna