IVAP i2basque-ra afiliatu da. Ongi etorri!

IVAP i2basque-ra afiliatu da. Ongi etorri!

IVAP – Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, erakunde autonomoa  da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu  Sailari atxikia. Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak IVAPen egiturari eta  zereginei buruzko alderdi esanguratsuak zehazten ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan  aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna  emateko. Lankidetza hori honako lan-lerro hauetan gauzatzen da:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu
  • Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta  itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia  juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu
  • Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, euskal autonomiaren eta  kudeaketaren hobekuntzaren arloetan ikerkuntza sustatu eta aholku eman
  • Administrazioaren digitalizazioa sustatu

Utzi erantzuna