JITSI MEET

JITSI MEET

Bideokonferentzia eta streaming-a

Jitsi Meet kode irekiko software bat da eta erabiltzaile mugarik gabeko bideodeiak egitea ahalbidetzen du. Erabilera errazekoa da eta funtzionalitate asko eskaintzen ditu, hala nola; parte-hartzaile guztiek aurkezpenak partekatu ahal izatea, saioak grabatzea, bilerak streaming-erako zerbitzari batekin lotzea, e.a.

Bilera bat hasteko pausoak:


1- https://jitsi.i2basque.eus/helbidera joan.
2- Bilerari izen bat eman.
3- Kamera eta mikrofonoa aktibatzeko baimena eman (behin bilerara sartuta eskatuko dizu).
4- Bildu behar duzun pertsonak gonbidatu.

OHARRA: Mugikorretik erabili ahal izateko Jitsi meet doako aplikazioa jeitsi behar duzu App Store edo Play Store – tik.