MAHARA

MAHARA

PORTFOLIO ELEKTRONIKOA ETA LAN KOLABORATIBORAKO TRESNA

Mahara, ePortfolioak eta sare sozialak kudeatzeko kode aske eta irekiko web aplikazio bat da. Bere formazioaren edota garapen profesionalaren ebidentziak jasotzen dituen portfolio digital bat sortu eta mantentzeko tresnak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Horretaz gain, erabiltzaileen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten funtzionalitate sozialak gehitzen ditu.

Maharak, blogak sortu, fitxategiak gorde eta konpartitu, edota “bistak” deritzaionak sortzeko aukera ematen du. Bisten bidez edukiak modu desberdinetan antolatu eta aurkezteko aukera dago (irakasgai desberdinetan gai bat aurkezteko, e.a.).

Plataforma honek erabiltzaileari beste erabiltzaileek ikus dezaketenaren inguruko kontrola ematen dio, baina baita kanpotik ikus daitezkeen bertsioak sortzea ahalbidetzen dio; epe batez, url sekretua duenak baino ez ikusteko, edo zuzenean, irekian argitaratuz.

Ikastaroen kudeaketara bideratuak dauden beste onlineko kudeaketa sistema asko irakaslean zentratzen dira, Mahara aldiz, ikaslean dago zentratuta dagoen portfolio elektroniko sistema da.