banner

Zubigune Fundazioa, afiliaturiko erakunde berria

2 Mar 2021 Margari

ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, enpresen, Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearen eta zentro teknologikoen arteko aliantzatik sortutakoa, gure ingurunearen garapen teknologikoan eta sozialean inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren aldeko konpromisotik. Batasun horrekin, egia bihurtu da aspaldiko asmo bat: egiten den ikerkuntza ardatz dadin eta gure enpresa txiki eta ertainetara irits dadin lortzera bideratutako erakunde bat sortzea. ZubiGune Fundazioa batez ere enpresa-ingurune batean zentratzen da; enpresa-mundu horrek, askotan, ez du lortzen –garaiz eta modu egokian– gure ikerkuntza-zentroek lortutako aurrerapen teknikoak eskuratzerik, eta horrexetan, hain zuzen ere, uste dugu lan egin dezakegula, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bitartez, eta proiektuak sustatuz.