Red.es eta Ikerbasque-ren arteko hitzarmena

Red.es eta Ikerbasque-ren arteko hitzarmena

2021eko urriaren 9ko BOEak i2basque-ren Enbor Sarea zabaltzea ahalbidetuko duen hitzarmena argitaratzen du. i2basque-k RedIRIS-ekin hiru konexio zuzen gehiago izango ditu eta Presentzia Puntu (PdP) berri bat ezarriko du Eibarren.
Zuntz optikozko konexio hauek i2basque-ren enbor sarearen nodoen artean 100Gb segundurainoko jarioa ahalbidetuko du, RedIRIS-ekin konexio zuzena izanik: Leioa (Bizkaia), Donostia-San Sebastián eta Eibar (Gipuzkoa), eta Vitoria-Gasteiz (Araba).
Red.es-ek aurreikusi duen gehienezko inbertsioa 1.350.000 €koa da, EUko Next Generation fondoek guztiz finantziatuta. Zuntz optikozko konexio berri hauek, gutxienez 12 urteko Erabilera Eskubide Ezeztaezina (IRU) izango dute.
Ikerbasque-k hitzarmen honen exekuziotik erator daitezken ekintzen balorazio ekonomikoa egin du eta 28.260 €takoa izango dela aurreikusten du.
RedIRIS-ekin egongo diren konexio berriek Azpiegitura Zientifiko Tekniko Bereziak (ICTS) Euskal Herrira erakartzen lagunduko du, eta GEANT europear sarearen PdP berri batena, Frantziarekin mugaz bestaldeko konexio baten bidez.
https://www.boe.es/boe/dias/2021/10/09/pdfs/BOE-A-2021-16402.pdf

Utzi erantzuna