MOODLE

MOODLE

ONLINE IKASTARO KUDEATZAILEA

Moodle, online ikastaroen kudeaketarako plataforma bat da. Neurri handi batean pertsonalizatu daiteke, eta irakasleari, eduki, jarduera, baliabide, galdetegi, atazak, e.a. antolatzen uzten dio, ikasleei online-eko ikasketa esperientzia oso aberatsa eskain diezaien. Horretaz gain, erabiltzaileek adierazten dizkiguten beharren baitan, gehitu daitezken plugin asko daude.

Gure plataforma, afiliatuek izan ditzazketen formakuntza jarduerak aurrera eramaten laguntzeko xedea du; barne formakuntzari dagokionean, beren irakas jardueren lagungarri gisa, edota nazioarteko bazkideekin lan kolaboratioa egin ahal izateko, esaterako.

PROTOTIPOAK (CMS, LMS)

Ondarea

Omeka-S softwarearea erabilita eraikitako argazki errepositorioa.

Iturriak

Digitalizatzeke dauden lanen transkribapen eta itzulpen kolaboratiboa egiteko MediaWikia. Bi bertsio dauzkagu, bata gaztelerazko lanentzat, eta bestea, euskaraz idatzitakoentzat.

Open Journal System (OJS)

Aldizkari digitalak argitaratzeko zerbitzua.

i2basque-k, 2.008 urtetik eskaini du zerbitzu gisa Mahara portfolio elektroniko eta sare soziala. Kode irekiko eta librea zen aplikazio web hau, 2.023. urtean ordainekoa izatera pasa zen, eta antza denez, aldaketa behin-betikoa denez, proiektu hau alde batera uztea erabaki dugu.

Oraingo instalazioa erabiltzaileen eskura utziko dugu denbora batez beraien datuak eskura ditzaten, eta 2.026ko udaran ezabatu egingo dugu.

Maharak eskaintzen dituen tresnen alternatiba gisa, gure Moodle atarian ePorfolio Exabis plugina instalatu dugu (eta hau osatzeko, Exabis competences eta Exabis student review pluginak ere). Aukera hau ez da Mahara bezain aberatsa, baina helburu berdinetarako erabilgarria izan daiteke.