Otsaileran 4ean, programaturik zegoen moduan, i2basque RedIRIS-ekin lotzen duen bigarren konexioaren handitzea egin zen, hain zuzen, EJIE/I2BEJI nodoan, 2x10Gbps-tik 1x100Gbps-ra pasa da. Handitze hau, aurreko astean konexio nagusian egin zen handitzearekin batzera, gure azpiegituraren erresilentzia indartuko dituzte sortu daitezken saturazio arazoen aurrean. Izan ere, iraganean horrelako egoerak eman izan dira puntualki, afiliaturiko erakundeek sarrera/irteera trafikoaren igoera izaten ari bait dira.
Momentu honetan, RedIRIS-ekin bi lotura ditugu, 100Gbps-koa bakoitza, eta honekin, batean mozketa bat suertatuz gero, besteak sarearen trafiko guztiga jasoko duela bermatzen da. Bi loturak funtzionamendu normalean daude dagoeneko.
