Eusko Jaurlaritzak eta IBMk IBM Quantum System Two inauguratu dute, IBM-Euskadi Konputazio Kuantikoko Zentroan, Donostian; Europan lehenengoa da, eta hirugarrena mundu osoan. Sistema hori instalatzea mugarria da bi erakundeen arteko lankidetza estrategikoan. Lankidetza hori 2023an sortu zen, BasQ – Basque Quantum ekimenaren baitan, Euskadi teknologia kuantikoen nazioarteko polo gisa finkatzeko Eusko Jaurlaritzak sustatuta.
i2basque, Ikerbasque Fundazioaren parte dena, DIPC eta BasQ ekosistemarekin kuantikoaren lotutako aplikazioei bultzada ematen kolaboratzeaz, eta teknologia hauekin esperimentatu eta berrikuntza laguntzeaz pozten da.
Informazio gehiago: https://www.basquequantum.eus/eu/ibm
