2021eko urriaren 9ko BOEak i2basque-ren Enbor Sarea zabaltzea ahalbidetuko duen hitzarmena argitaratzen du. i2basque-k RedIRIS-ekin hiru konexio zuzen gehiago izango ditu eta Presentzia Puntu (PdP) berri bat ezarriko du Eibarren.Zuntz optikozko konexio hauek i2basque-ren enbor sarearen nodoen artean 100Gb segundurainoko jarioa ahalbidetuko du, RedIRIS-ekin konexio zuzena izanik: Leioa (Bizkaia), Donostia-San Sebastián eta Eibar (Gipuzkoa), eta […]
Egilea: margarileon
Konputaziorako nodo berriak
Hilabete honetan sinatu da 111 konputazio nodo berriren erosketa formalizatzen duen kontratua. Nodo hauek Infiniband konektibitatea dute, eta bakoitzak 48 core eta 96GB RAM dituzte. DIPCren azpiegiturari gehituko zaizkio, eta laister martxan jarriko dira.
Deustuko konexioaren hobetzea
Deustuko unibertsitatea, bere Bilboko campusean, 1 gigabit segunduko konexioa izatetik, 10eko bi izatera pasa da, BGP protokoloarekin, eta Donostiako ESTE campusean ere laister egingo dute aldaketa bera. #deustu
Konexio berriak
Orain dela gutxi gure afiliatuetako batzuk bulegoa aldatu dute edo egoitza berriak ireki dituzte eta i2baque-k kokaleku berrietan internet konexioa eraman die. Zehazki, i2basque-k ondoko zentroekin konexio berriak ditu: – Ikerbasque-ren bulego berria Euska Plazan (Bilbo). – CIDETEC-en zentro berria Tolosako Usabal poligonoan (MUBIL proiektuarekin kolaboratzen ari dira bertan). – Ikerlan Polo Garaiatik Arrasatera mugitu […]
Router-ren firmware eta sotware-aren eguneratzea
i2basque sarearen router guztien firmware eta sotware-aren eguneraketa egin da. Momentu honetan Pluribus-en 6. bertsioa dago ekipo guztietan.
MoodleMoot Euskadi 2021-n parte-hartzea
i2basque MoodleMoot Euskadi 2021.ean parte-hartuko du ostiral honetan, ekainak 4, 13:45tan izando den mahai inguruan “Unibertsitateko esperientziak portafolioekin (eta harago)”. Mahara ikasketa portfolio gisa izango da eztabaidaren mamia, online dohainik jarraitu ahalko da, eta aukera polita izan daiteke tresna honek eskaintzen dituen aukerak pixka bat ezagutzeko. Jardunaldiaren programa osoa honako helbidean ikus daiteke: PROGRAMA OSOA
Portfolio zerbitzua eguneratu dugu
i2basque-k portfolio eta lan kolaboratiborako espazioak eskaintzen ditu Maharan, 2007 geroztik. Orain dela gutxi eguneratu dugu gure plataforma eta gure afiliatu guztiak gonbidatzen ditugu probatzera, beren formakuntza eta/edo ebaluazio prozesuak hobetzeko, portfolio profesionala garatzeko, edo lan taldean foroak eta dokumentuak partekatzeko. Gure plataformaren helbidea ondokoa da: https://portfolio.i2basque.eus, eta bertan, norbera erregistra daiteke. Laguntzarik behar izanez […]
Zubigune Fundazioa, afiliaturiko erakunde berria
ZubiGune Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, enpresen, Usurbileko Lanbide Heziketako ikastetxearen eta zentro teknologikoen arteko aliantzatik sortutakoa, gure ingurunearen garapen teknologikoan eta sozialean inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren aldeko konpromisotik. Batasun horrekin, egia bihurtu da aspaldiko asmo bat: egiten den ikerkuntza ardatz dadin eta gure enpresa txiki eta ertainetara irits dadin lortzera bideratutako erakunde […]
Irudi korporatibo berria
irudi korporatibo berriarekin hasi dugu.
Sarearen eguneratzea
Joan den abendutik, i2basque sareari hornitzaile berri batek eskaintzen dizkio zuntz optikoko estekak. Beraz, 2020ko lehen hilabeteetan, enbor estekak eta zentro batzuetakoak migratu egin dira.
